HEZKUNTZA-ESKAINTZA
Gure eskolak bi etapatan ematen du bere hezkuntza-jarduera: Haur Hezkuntzan (bi urteko gelatik) eta Lehen Hezkuntzan. D hizkuntza-eredua daukagu, gaztelania eta ingelesa irakasgaiak ere jorratzen ditugularik. Lehen Hezkuntza bukatzerakoan, ikasleek gure eskolatik hurbil dagoen Institutuan ikasten jarraitzen dute eta Batxillergoa egiteko aukera ere badute bertan.
Proiektuen atalean garatuago ikusi ahal izango duzue, baina proiektu ugaritan sartuta gaude: Hezkidetza eta Bizikidetza, Normalkuntza, Bidelaguna, Digitalizazioa, ...
Horrez gainera, argi daukagu gure Hezkuntza prozesuaren erdigunea ikaslea dela eta irakasleak prozesuaren gidari garela. Hori behar den moduan garatu ahal izateko ikasketa kooperatiboa erabiltzen saiatzen gara, gure ikaskideek izan ditzaketen zailtasunak gainditzeko modurik egokiena baita.