Gure webgunea ez dugu soilik informazioa transmititzeko erabili nahi. Ezinbesteko iruditzen zaigu ikasleek eta ez soilik familia zein irakasleek, webgunea ezagutzea eta bertan ibiltzea. Izan ere, beraien errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da. Horrekin batera, ikasleentzako euskarri motibagarria eta hezigarria bihurtzeko aukera paregabea iruditzen zaigu.
Aipatutakoa oinarritzat hartuta eta gaur egungo ikasleen interesatatik abiatuta, eskolan lantzen diren edukiei etxean jarraipena ematen dieten jolas ugariren txokoa sortu dugu. Gamifikazioa eskola oinarrietako bat izatea gustatuko litzaiguke hurrengo urteetan, beraz, familiei hori transmititzea ezinbestekoa da.
Jarraian ziklo ezberdinetarako egokiak izan daitezkeen jolasak aurkituko dituzue. Animatu zaitezte eskolako jolasetan aritzen eta disfrutatu!